XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskaini digu ere pastoralaren historia eta pastoralen katalogoa.

Erran nezake Hérelle izan dela pastoralarentzat Bonaparte printzea izan dena euskal dialektologiarentzat.

Nahi ala ez, ikertzale batek Hérelle-n lanak beharrezkoak ditu nahi badu zerbait aztertu pastoraletan.

1920-tik eta 1936 artio Gasteiz-ko seminario nagusian bi erakasle abertzalek nahi dituzte haien ikasleen gogoak argitu.

Haietarik bat Jose Migel Barandiaran-ek erakasten du aurre historia eta antropologia pentsatzen duelakotz beharrezkoa dela apezentzat jakitea zer izan diren gure arbasoak, nola bizi izan den euskaldun jendea, nola bizi den, zer diren haren sineste zaharrak.

Bigarrenak, Manuel Lekuonak aztertuko du herri literatura eta bere Literatura oral euskerika-n lotzen ditu kantu zaharrak eta bertsolaritza, sakonki ikertuz teknika, irudiak, metrika.

Aurrerapen haundi bat egiten dute literatura ikerketek Manuel Lekuonaren lanarekin.

Bertze ikertzale bat agertzen da munduko bi gerlen arte horretan.

Nahiz gaztea zen orduan, erakutsi zuen zein maite zuen euskal literatura.

Lafitte apezaz mintzo naiz eta nahi nituzke aipatu idatzi dituen bi obra.

Lehena da Eskualdunen loretegia (XVI. mendetik hunateko liburuetarik bildua. Lehen zathia (1545-1800).

Liburu horretan egin duen hautaketa oso ona da eta bere iritzia azaltzen du, kritika zorrotzak eginez noiztenka.

Ez da Lafitte apologista horietarik.

Neurtzen du behar den bezala euskal literatura.

Hona adibide bat.

Vous dévinez que notre microculture basque, sans université propre, sans large public local vraiment cultivé est nécessairement tributaire des grands mouvements d'idées du monde qui nous entoure et que son originalité réside surtout dans ses options, beaucoup moins dans ses inventions.

Eta urrunago zion: Nos livres sont presque toujours l'expression euskarienne, l'adaptation, la transposition peu audacieuse d'idées universelles, surtout d'idées chrétiennes: les prampecirc;tres sont, en effet en majorité parmi les auteurs qui se sont fait imprimer.

Bigarrena da: Le basque et la littérature d'expression basque en Labourd, Basse-Navarre et Soule Baionan eman zuen hitzaldi baten agerpena.

Nahiz iparraldeari mugatua, bainan erraiten du badela literatura bat hegoaldean, liburuxka hori da gure lehen euskal literaturaren historia eta badu merezimendu erakusten baitu zein kritikalari fina zen Lafitte.

Zonbait adibide nahi nituzke eman erakusteko ez zela bertzeen iritzien errepikatzailea bainan bere iritzi pertsonalak emaiten zituela.

Axularrez: Gure gorespen guziek baino hobeki, haren irakurtzeak erakutsiko dautzue nolako mintzaira bizi, samur, nasai, gozo, xoragarria zerabilan.

Gasteluzarrez: Axular bezain miresgarria zaiku, non ezten gorago ere ezarri behar, hain baitu eskuara laño, bakun, bero, jori eta gurbil.

Bertze batzuentzat aldiz laudorio guti hala nola Arambillagarentzat: Arambillaga deitu apez batek 1684.ean Imitazione bat egin zuen eskuaraz.

Egin erran baitugu, hutsegin erran beharko ginuen.

Garai hartan moralista agertzen da Lafitte.

Huna zer dion pastoralaz Jean Etchepare bezala satanerien kontra baita.

Labur bide bat litekela sataneria guziaren edekitzea, hori bai.

Satanek denbora sobera baderamate jauzika eta ditxoka, dabiltzan gertakariekin deus egitekorik ez duten dantza eta tortiko batzutan.

Araberez, ezin aipatuzko harrokeria eta lizunkeria moltzo liteke gehiago.

Ezen satanek darabiltzkiten solasak ardura izigarriak dira likitsak.

Utziko du bazterrerat kriterio moral hori bainan orduko giroa halakoa zen.

Hor ditugu lekuko Aitzolen, Julio de Urkijoren, Van Eys-en eta Lafitte beraren iritziak Detxeparen obraz:.